martes

Ariñoko eskola

Bideoan ikusi dugu zelan baserri giroko eskola batek teknologia berriak erabiltzen ditu hezkuntzan. Ikasleek ordenagailuekin egiten dute lan eta irakasleak ez du arbelik erabiltzen. Ikasleek motxila liburuekin eraman beharrean ordenagailua eramaten dute. Iraganeko gure eskola izan daiteke. Teknologia berriek gauza hauetara daramatzagu.

Ondorengo belaunalditan ez dakit teknologia berriek kalte egin dezaketen. Agian 100 urte barru umeek ez dute idazten ikasiko, ordenagailuen bidez ikasiko dute idazten. Hau, nire ustez desabantaila izugarria da. Boligrafoarekin ikasi behar dute idazten paper baten gainean.

Bestalde aipatu behar dut teknologia berriek aldaketak suposatzen dituztela. Baina jakin behar dugu norarte joan daitezkeen aldaketa hauek.
Teknologia edo metodologia

Bideoan agertzen dena oso adierazgarria dela uste dut. Teknologia eta metodologia eskutik lotuta doazela uste dute batzuk, baina bideoan ikusi ahal izan dugunez teknologiak eta metodologia ez doaz lotuta. Metodologia bat erabil dezakezu eta metodologia horretan teknologia berriak sartu. Hau umeentzat dibertigarriagoa izango da baina metodologia bera erabiltzen jarraituko du irakasleak. Nik uste dut teknologia erabili behar dela hezkuntzan, baina metodologia tradizionala alde batera utzita. Hau da, teknologia sartu behar da baina metodologia aldatzen.
Hezkuntza atzo eta bihar

Gizartea aldatzen ari den heinean, dudarik ez dago hezkuntzak gauza bera egiten duela. Aurrerakuntza teknologikoak eskolan eragina izan dute. Orduan eta material, baliabide, informazio... gehiago eduki, hezkuntzaren maila igo egingo da. Hori horrela beharko luke.

Baina teknologiak oso azkar aldatzen direnez, irakaslearen prestaketak ere aldaketa eguneratuak izan beharko lituzke. Beraz, irakasleok prestatuta egon behar gara teknologia berriak ulertzeko, erabiltzeko eta irakasteko ere.
Web 2.0. La revolución social en internet

Bideoan ikus dezakegu ze puntutaraino aurreratzen ari den internet. Antzinako internet, web 1.0, batzuen esku zegoela esan dezakegu. Hau da, webmasterrak egiten zituzten orrialdeak eta guk ikusten genutuen orrialdeak. Orain, web 2.0rekin gauzak aldatzen joan dira eta edonork egin eta eman dezake iritzia nahi duenari buruz. Orain gu gara protagonista interneten.
Liburu elektronikoa

Gero eta aurrerakuntza gehiago aurkitzen ditugu munduan eta hau beste bat da. Mundua abiada bizian doala ikus dezakegu bideo honen bitartez. Liburu elektroniko hau ez dakit zenbat liburu eta hiztegi eduki ditzake bere memorian gordeta, baina ikaragarria da. Ez dut uste inork ere ez lukeela horrelako aurrerakuntzak iragarriko orain dela 70 urte.

Horrelako aparatuak ondo datoz bizitza errazten dizkigutelako. Baina horren ordainetan, ohitura batzuk galtzen joango dira denbora pasatu ahala. Adibidez, liburutegira joateko ohitura galtzen joango da, dena interneten eta liburu hauetan egongo baita.
Animator vs Animation

Bideoa asko gustatu zait. Dibertigarria eta entretenigarria dela uste dut. Bideo hau ikusirik, pentsarazten nau ze puntutaraino aldatzen doazen gauzak. Orain dela urte batzuk horrelako gauzak egitea is ezineskotzat hartzen genituen, baina gaur egun ordenagailuekin ia edozer egitea posible izan daiteke.

Figura horrek bideoan egiten duena dibertigarritzat jo dezakegu eta teknologia berriekin humore berria sortzeko aukera ematen digute.

2008-05-22

Gaur oso egun gogorra izan da. Power pointaren lana egindugu eta arazo asko izan ditugu. Soinu asko grabatu behar izan ditugu eta hauek dagokion lekuan jarri bere hiperbinkuluarekin. Denbora asko sartu dugu eta ez bakarrik klasekoa, klasetik kanpo ere egon baikara lana egiten .